asteburuari begira

Zinema karteldegia

Erredakzioa 2025ko urr. 9a, 11:13

Aste honetan Romeria, Afterburn, Una batalla tras otra, Super agente Hitpig, El cautivo eta Sablehotz kapitaina filmak egongo dira ikusgai.

TOLOSA – LEIDOR ARETOA

Urriak 9, osteguna

20:30 — ROMERIA – (Zine foruma – Jatorrizko bertsioa )

Urriak 11, larunbata

19:00 — AFTERBURN

21:30 — UNA BATALLA TRAS OTRA

Urriak 12, igandea

17:00 — SUPER AGENTE HITPIG (Haur zinea)

19:00 — AFTERBURN

Urriak 13, astelehena

19:00 — UNA BATALLA TRAS OTRA (Ikuslearen eguna – Jatorrizko bertsioa – Azpitituluak gazteleraz)

AMASA-VILLABONA – GURE ANTZOKIA

Urriak 11, larunbata

17:00 — SABELHORTZ KAPITAINA

19:30 — EL CAUTIVO

22:00 — EL CAUTIVO

Urriak 12, igandea

17:00 — SABELHORTZ KAPITAINA

19:30 — EL CAUTIVO

Urriak 13, astelehena

19:30 — EL CAUTIVO

FILMAK

ROMERIA

Marina Vigora joan da bere aita biologikoaren familia ezagutzera. Aita hiesaren ondorioz hil zen, ama bezala, bera oso txikia zenean. Osaba-izebekin eta aiton-amonekin izandako elkarrizketen laguntzaz, gurasoen kontakizun bat berregiten saiatuko da neska gaztea.

AFTERBURN

Eguzki erupzio izugarri baten ondorioz suntsitua geratu da Lurra eta apokalipsi honen ostean, altxor-ehiztari talde bat aintzinako erlikien bila dabil.

UNA BATALLA TRAS OTRA

Aspaldiko etsaiei aurre egiteko, hainbat urtez borrokatik aldenduta egon den iraultzaile ohi bat borrokara itzuli beharko da; tentsio politikoz, arrazakeriaz eta indarkeria militarrez betetako gizrte batean.

SUPER AGENTE HITPIG

Txerri gaizkile-atzemaile bat munduan zehar dabil atzeman nahi duen elefante baten atzetik.

EL CAUTIVO

1575. urtea. Kortsario arabiarrek Migel de Cervantes soldadu gaztea atzeman dute eta Aljerrera eraman dute preso. Cervantes istorioak kontatzeko pasioan babestuko da eta kontakizun hauek itxaropena itzuliko diete espetxeko kideei. Tartean, Hasanen arreta ere piztuko dute, Aljerreko Bajá misteriotsuarena.

SABLEHORTZ KAPITAINA

Raven eta Pinky bi lagun banaezin dira. Sable-hortz kapitain beldurgarriarekin (zazpi itsasoetako erregea) ari dira nabigatzen. Haien arteko adiskidetasuna kolokan dago, Sibylla kondesak itsasontziari eraso egin, brankako maskaroia lapurtu eta Pinky bahitu baitu.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA