N-1 errepidean birgaitze lanak egingo dituzte asteburuan

Joanes Imaz Akizu 2025eko irailaren 26a

N-1 errepidean Irura parean.

Iruran, Gasteizera bidean eta Alegia eta Tolosa artean, Donostiako norantzan erreiak txandaka moztuko dira. Larunbat gauerdian hasi eta astelehenean goizeko 6:00ak arte egingo dituzte lanak. 

N-1 errepideko zenabait puntutan zoruaren gainazala birgaitzeko lanak egingo dira asteburuan. Ibilgailuen joan .etorrietan eragina izango dute obra horiek. Larunbatean 0:00etatik astelehenean goizeko 6:00etara izango dira errei mozketak. 

Iruran, Gasteizera doan bidean, errei motela eta azkarra txandaka moztuko da Garmenditxiki parean (440,500 kilometro puntua) eta Kontzejusoron (439+000 kilometro puntua), herrira irteteko adarra ere itxiko da. 

Alegia eta Tolosa artean, Donostiarako bidean,  errei azkarra edo motela itxiko da 430,500 eta 432.000 kilometro puntuetan. Auzo Txikitik autobidera sartzeko bide-adarra ere itxi egingo da. 

Lana hauek trafikoan izan dezaketen eragina eguraldiak baldintzatu dezake. Mikroaglomeratua lehortzeko denbora zein izango den ez dago aurrez zehatz adierazterik. 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA