Zinema karteldegia

28 Kanala 2025ko ira. 17a, 11:11

 Leidor aretoan, Sirat, Jone Batzuetan, Karate Kids: Legends, Heidi. Katamotzaren Erreskatea eta Protagonistes filmak eskainiko dira. Amasa-Villabonan aldiz, Los Pitufos eta Jone Batzuetan ikusteko auekra egongo da.

TOLOSA – LEIDOR ARETOA

Irailak 18, osteguna

20:30 — SIRAT (Zine-foruma – Jatorrizko bertsioa)

Irailak 20, larunbata

19:00 — JONE, BATZUETAN (JBAG)

21:30 — KARATE KIDS: LEGENDS

Irailak 21, igandea

17:00 — HEIDI, KATAMOTZAREN ERRESKATEA (Haur zinea euskaraz)

19:00 — KARATE KIDS: LEGENDS

Irailak 22, astelehena

19:00 — JONE, BATZUETAN (Ikuslearen eguna – Jatorrizko bertsioa – Azpitituluak gazteleraz)

Irailak 24, asteazkena

19:00 — PROTAGONISTES (Dokumentala – Sarrera doan)

AMASA-VILLABONA – GUREA ANTZOKIA

Irailak 20, larunbata

17:00 — LOS PITUFOS (Haur zinea)

19:30 — JONE, BATZUETAN

22:00 — JONE, BATZUETAN

Irailak 21, igandea

17:00 — LOS PITUFOS (Haur zinea)

19:30 — JONE, BATZUETAN

Irailak 22, astelehena

19:30 — JONE, BATZUETAN

FILMAK

Sirat

Luis eta bere semeak, Estebanek, hilabeteak daramatzate galdu duten alaba/ahizpa Mar topatu nahian. Mendi eta basamortu amaigabeetan murgildu dira haren bila, musika elektronikoaren erritmopean. Egia, arriskua eta dolua nahasten diren mundu batean murgilduko dira bidaia honetan.

Jone, Batzuetan

Bilbo, Aste Nagusia. Jonek, 20 urte ditu eta lehen aldiz maiteminduta sentitzen da. Aldi berean, aitaren Parkinson gaixotasunak okerrera eragitearen beldur da. Heldutasunera lehen pausoak.

Heidi, Katamotzaren Erreskatea

Heidik, naturaz maiteminduta dagoen neskato bizkorrak, katamotz zauritu bat aurkitu du mendian. Peter, bere lagun minaren laguntzarekin, katamotzaren familia aurkitu eta bere ingurunea defendatuko dute, motibazio txarrak dituen enpresa bati aurre eginez.

Karate Kids: Legends

Pekinen bizi da Li Fong izeneko mutikoa, baina ezbehar baten ondoren etxea utzi eta New Yorkera joan beharko du amarekin. Lik iragana atzean utzi nahi du, ikaskide berriekin bat egiten saiatzen den bitartean.

Protagonistes

Aniztasun funtzionala duten gazte batzuen istorioa kontatzen duen dokumetala. Gazte hauek, munduko lehen moda-ibiltoki inklusiboan desfilatzen ikasiko dute, ahalduntzeari, inklusioari eta gainditze pertsonalari buruzko kontakizun honetan.

Los Pitufos

Pottoki Aita modu misteriotsuan bahitu dute Razamel eta Gargamel azti gaiztoek, eta Pottokinak mundu errealera eramango ditu hura salbatzeko.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA