Arraun Lagunaken aldekoa izan da igandean itsasoa. Kontxako badian itsaso barea izan da, hori ez da TAKeko nesken gustukoa izan. Hori gutxi balitz, haize zakarra zebilen lehen jardunaldi honetan, batez ere lehenengo txandan. Eguraldia kontran izan badute ere eskualdeko neskek bigarren postua lortu dute, lehen ontziarekiko, donostiarrekiko, hamar segundoko aldearekin.
Datorren astean erabakiko da txapelketaren emaitza, Tolosaldekoek Kontxako Bandera eskualdera ekartzeko aukera ikusten dute itsasoa alde izaten badute hurrengo jardunaldian. Jada adierazi dute datorren igandean irabaztera aterako direla.