Asteasun, Ibarran eta Adunan jokatuko dira aurten Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuitoko probak

Joanes Imaz Akizu 2025ko ira. 2a, 15:48

Egutegiko lehenengo proba irailaren 27an Asteasun jokatuko da; azken-aurrekoa azaroaren 1ean Ibarran eta azkena bi aste ondoren Adunan.

Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuitua osatuko duten zazpi probatatik hiru Tolosaldean egingo dira. Asteasura, Ibarrara eta Adunara iritsiko da aurten zirkuitua. Irailaren 27an denboraldiko lehen proba Asteasun lehiatuko da, hauxe da aurtengo egutegiak duen berrikuntzetako bat. Urriko lau larunbatetan izango du jarraipena zirkuituak, hurrenez-hurren Durangon, Idiazabalen, Kanpezun eta Aian jokatuko dira mendi duatloiak. Zirkuitua erabakiko duten azken bi probak, azaroaren 1ean Ibarran eta 15ean Adunan lehiatuko dira.

Debuta Asteasun

Asteasun jokatuko den lehenengoak bere aldetik bi sektore izango ditu, korrika 8 kilometroan 336 metroko desnibel positiboa gainditu beharko da lehenengo eta ondoren bizikletaz 16 kilometro pasatxoan 645ekoa. Elizmendi auzoan hasi eta bukatuko den duatloian parte hartu nahi duenak dagoeneko badu izena emateko aukera. rockthesport.com webgunea erabili behar da horretarako. Bakarkako edo binakako modalitateetan parte hartzeko aukera izango da.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA