Izaskunera igotzeko mendi bidea konpontzeko lanak hasiko dira bihar

Oinatz Martinez Iturrioz 2025ko uzt. 29a, 12:58

Astebete inguru iraungo dute, eta bitartean bidea itxita izango da.

Izaskunera doan mendi bidea (eskailerak bezala ezaguna dena) itxita izango da bihartik aurrera, ekainak 13ko iluntzeko euriteek eragindako kalteak konpontzeko. Lur-jausiak izan ziren, eta oinezkoen mendi bidea oztopatzen dute. Bada, Tolosako eta Ibarrako Udalek sustatuta, bihar, uztailak 30, hasiko dira garbitzeko lanak.

Lanek astebeteko iraupena izango dute gutxi gora behera. Bitarte horretan, bidea itxi egingo da mendizaleentzat, autobidearen ondoko eskaileretatik.

Erlazionatuak

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA