IV. Errockmeriak giro aparta sortu du beste urte batez, Hernioko magalean. Ekimenaren sortzaileek azaldu dutenez, ideia, mendia, festa eta musika uztartzeko grinatik jaio zen. Lau urte geroago, gero eta jende gehiago animatzen da goizetik mendi buelta egin eta Zelatunen, musika eszenatoki bihurtzen den parajeaz gozatzera.
Eszenatokian, berriz, rock doinuak nagusi. Hainbat taldek parte hartu dute: Gorroto Bala, Indabe eta Kuartz taldeak hain zuzen. Musikariek beraiek ere nabarmendu dute lekuaren berezitasuna eta publikoaren energia.
Errockmeriak berriz erakutsi du festa egiteko ez dela nahitaez plazarik behar: nahikoa da musika, mendia eta gogoa.