Azkoitiatik Bergarara mugitu da kirol kluben arteko Matx desafioa. Pasa den astean Anaitasunako futbolarien lana ikusi ostean, oraingoan, Bergarako senior mailako saskibaloi taldeko gizonen txanda izan da. Galdetegi azkarrean, bakarra asmatu dute. Abilezia jokoan berriz, lau saskiratze lortuta, bigarren postua hartu dute sailkapenean. Galdera kateatuetan azkenik, espero gabeko galderak egin dizkiote elkarri.
Bideo guztiak matx.eus sare sozialean ikus daitezke.