Gaur gaueko 22:00etatik astelehen goizeko 6:00etara itxita egongo da A -15 errepidea

Joanes Imaz Akizu 2025ko eka. 13a, 15:17

Itxita dagoen bitartean, N-I eta  A-10 errepideak erabili beharko dituzten ibilbide lueak egin asmo dituzten ibilgailuek. Tolosa eta Leitza batzen dituen GI-2130 errepidea  eta Tolosa eta Lekunberri artekoa,GI-2135  tokiko trafikoak bakarrik erabili dezake.

Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur gauean  hasiko du A-15 errepideko tunelen birgaitze integraleko lanen azken fasea. Zehazki, Gorosmendi eta Oindolarreko tuneletako lanak amaitzea aurreikusten dago, eta, ondorioz, trafikoarentzat erabat irekiko dira, hainbat hilabetetako lanen ondoren. Jarraian, Belabietako tunelean obrak hasiko dira, Donostiarako noranzkoan, berritzeko dagoen azken zatian. Fase hori gauzatu ahal izateko, aurkako noranzkoko hoditik behin-behineko bypass bat prestatu beharko da. Lan hauek egiten ari diren bitartean zama arriskutsuak dituzten ibilgaileun pasabidea mugatu  egingo da. Errepide zati horretan   4,5 metroko altuera  baino gehiago duten duten ibilgailuek ezingo dute pasa, ezta 3 metro baino zabalagoek edo 20,5 metro baino luzeago direnek ere.  

Aldaketa hori dela eta, A-15 errepidea erabat itxiko da noranzkoetan, gaur gaueko 22:00etatik astelehen goizeko  06:00etara, Berastegiko lotunetik  Sorabillako lotunera bitarteko zatian. Gorosmendi eta Oindolarreko tuneletako behin-behineko seinaleztapen- eta euste-sistemak kenduko dira eta Belabietako tunelean gailu berriak jarriko dira.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA