Soronea-Ammak taldekako Euskadiko Txapelketa irabazi du

Erredakzioa 2025ko eka. 10a, 15:54

Gizonezkeon zein emakumezkoen kategorian lortu du Soronnea-Ammak Euskadiko Txapelketa irabaztea.

Larunbatean Galdamesen, Bizkaian, jokatu zen Mendi Biran banatu dira aurten Euskadiko Txapelak. Eskualdeko korrikalariek lan bikaina egin dute proba honetan eta honela Soronnea-Amma Mendi Korrikalari Taldeak, gizonezko zein emakumezkoen kategorian, Euskadiko Txapelak lortu ditu. 

Gizonezkoetan probako lehen hamar sailkatuetatik bost izan dira Soronnea Ammakoak; Oier Zubeldiak bigarren postua lortu du, Iñaki Olanok laugarrena, Amets Arambarrik seigarrena, Hassan Ait Chaouk zortzigarrena eta Ibai Makazaga hamargarren tokian helmugaratu da. Emakumezkoetan top hamarrean lau taldekide sailkatu dira. Estel Roig-ek lehenengo postua lortu du, Ainhoa Garikanok hirugarrena, Sandra Sevillanok zazpigarrena eta Itziar Resano hamargarren tokian iritsi da.  

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA