Aralarko San Migelen erromesaldia eskualdetik igaroko da

Erredakzioa 2025ko eka. 4a, 14:55

Ekainak 9, 10 eta 11an igaroko da erromesaldia eskualdetik.

Aralarko San Migel santutegiak erromesaldi herrikoia biziko du ekainaren 9tik 15era bitartean, Albaola Itsas Kultur Faktoriatik (Pasaia) tenpluraino, bertako ate berrien lekualdaketa dela eta. Santutegiak antolatutako ibilbidea irekia, jai girokoa eta tradizionala izango da.

Erromesaldia, Albaola Itsas Kultur Faktoriaren tailerreko ateen irteerarekin hasiko da, ekainaren 9ko 9:00etan. Handik, idi-gurdiz eramango dituzte ateak Astigarragara, eta han oinez hasiko da erromesaldia.

Ateak idiek tiratutako gurdi batean garraiatuko dira, Gipuzkoako eta Nafarroako 86 kilometro eta 21 herri zeharkatuz. Txistulariak, bertsolariak eta herriaren deboziozko adierazpenak izango dira bertan, antzinako erromesaldiak eta lurraldearekiko loturak gogora ekarriz.

Ibilbideak zazpi etapa izango ditu, astean zehar banatuta eta Tolosaldean ere egingo ditu geldialdiak:

  • Ekainak 9
    • 15:00 - Villabona
  • Ekainak 10
    • 09:00 - Villabona
    • 09:50 - Anoeta
    • 10:40 - Tolosa
  • Ekainak 11
    • 09:00 - Tolosa
    • 10:15 - Alegia
    • 10:50 - Ikaztegieta

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA