KIROL AGENDA

Pasakako finalak Zizurkilen, sega saioa Goiatzen

Joanes Imaz Akizu 2025ko mai. 22a, 12:59

Gipuzkoako Pasaka Txapelketako finalak larunbatean 12:00etan jokatuko dira Zizurkilgo Zimiterioan; igandean (12:00) berriz, Goiatzen, Euskal Herriko azkartasuneko ligaxkako lehenengo jardunaldia lehiatuko da. Lauburuk bere aldetik, igoerako play off-etako bigarren kanporaketako joaneko partida jokatuko du, Mataró izango du aurrean.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA