Gaurtik aurrera eskura dago Android eta iOS gailuetan 28 Kanalaren edukia kontsumitzeko aukera eskaintzen duen aplikazioa. Bertan Tolosaldeko Telebistak ekoizten duen edukia kontsumitzeko aukeraz gain, astero astero 28 KanalaKideak saritu asmo dituen zozketak egingo dira.
Lehehenengo astean T2Tko eta T3Tko dortsalak
APPa estreinatu berritan, 28 KanalaKide egiten denak, dagoeneko izena eman dezake T2Tn edo T3Tn parte hartzeko aukera emango duten zozketetan. Maiatzaren 28an proba bakoitzerako dortsal bana zozketatu da.