28 Kanalak APPa estreinatu du

Erredakzioa 2025ko mai. 15a, 12:00

28 Kanalak bere eskaintza areagotuko du gaurtik aurrera, mugikorretarako aplikazio berrian ere kontsumitu daiteke dagoeneko Tolosaldeko Telebistaren edukia. Android zein iOS 28 Kanala bilatu behar da horretarako eta ondoren bertatik deskargatu. APPean albisteak, saioak, zozketak, agenda eta Zero kilometro gida komertziala daude eskura.

28 Kanalaren edukia APPean ere ikusi daiteke dagoeneko. Tolosaldeko Telebistak ekoiztutako edukiak mugikorrean eroso kontsumitzeko aukera berritzailea eskainteaz gain, APParen erabiltzaileak mimatu nahi ditu 28 Kanalak. Aplikazioaren berritasun nagusia 28 KanalaKide txartel digitala da. APPa deskargatu eta kide egiten denak hainbat abantaila izango ditu. Kideek zozketa berezietan parte hartzeko aukera izango dute, Gida Komertzialean dauden establezimenduek eskainitako abantailez gozatzeko aukera eskainiko da eta edukia beste inork baino lehen ikusteko tartea izango du 28 Kanalakideak.

 

Zozketa bereziak

Tolosaldeko Telebistaren APPa ekainaren 2a baino lehen deskargatu eta kide egiten direnen artean Samsung A56  mugikorra zozketatuko da. Hurrengo asteetan egingo diren kultur ikuskizunetarako sarrerak edo T2T eta T3T mendi lasterketetarako dortsalen zozketak ere dagoeneko abian daude 28 Kanalaren aplikazioan.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA