Leidor Aretoa
Aste honetako lehen filma Tardes de soledad izango da, ostegunean 19:30ean. Andrés Roca Rey torero aktiboaren figuraren erretratua. Toreatzailearen esperientziaz eta zezenari aurre egiteko arriskuaz gogoeta egiteko aukera ematen duen filma, toreatzaearen arrazoiak eta erronkak azaldu nahi dira.
Larunbatean 19:00etan eta igandean 19:30ean Faisaien Irla filmaren txanda izango da. Faisaien Irla munduko kondominio txikiena da, beraz, burujabetza partekatua dauka. Urte erdia Espaniar estatuari dagokio eta beste erdia frantsesari. Laida eta Sambou, irla paretik paseatzen dabiltzala, bi pertsona ikusi dituzte ibaia igerian zeharkatu ezinik. Egun batzuk beranduago, hilotz bat agertu da irlan, estatu batek besteari burujabetza ematen dion ekitaldian. Ze estatu arduratuko da hilotzaz? Igandeko emanaldiaren ondoren, Asier Urbietarekin, filmaren zuzendaria, solasaldia egingo da.
The End filma larunbatean 21:30ean eta astelehenean 19:00etan eskainiko da. Mundua amaitu eta bi hamarkada geroago, gatz-meatze batean eraikitako luxuzko bunkerrean bizi da familia bat. Semeak, mundua inoiz ikusi ez duen 20 urteko gaztea, aitak eta amak osatzen dute Lurreko azken familietako bat. Bunkerraren sarreran neska bat agertuko zaie, eta familiaren bizitza lasaia arriskuan jarriko du.
Haurrek Mision panda en Africa filma ikusteko aukera izango dute igandean 17:00etan. Ping, jakin-minez eta ausardiaz betetako panda gaztea, bidaia harrigarriari bati ekingo dio bere lagunik onena, Jielong dragoia, bahitu eta Afrikara eraman dutenean. Ping-ek ozeano arriskutsuak zeharkatu ditu, eta erronka eta mirariz betetako kontinente batera iritsiko da.
Gurea Antzokia
Amasa-Villabonako kasuan Un funeral de locos filma ikusteko auekra izango da larunabtean 19:30 eta 22:00etan eta igande eta astelehenean 19:30ean. Familia bateko kideak, hil berri den patriarkari agur esatera joan dira. Baina hil-beila kutsua izan beharko lukeenak, bilkura zoro batean izaera hartzen da, bertaratuetako batek hildakoaren sekretu ezkutuena argitara ateratzen duenean.
Haurrentzat Kayara filma eskainiko da, larunbat eta igandean 17:00etan. Inka gazte bat Chasqui mezularien lanaren zale amorratua da. Inken Inperio zabalean zehar mezuak eramateaz arduratzen den gizon talde esklusibo honekin bat egitea du amets. Genero-arau zorrotzei eta bere gizarteko tradizioei aurre eginez, gazteak ezarritako espektatiben aurka borrokatuko du, eta hainbat oztopori aurre egingo die bere anbizioa betetzeko.