Jatorrizko noranzkoan egingo dira aurten T2T eta T3T lasterketak

Joanes Imaz Akizu 2025ko api. 16a, 12:57

T3T mendi lasterketak hamargarren edizioa beteko du aurten, hori dela eta probaren antolatzaileek lasterketa jatorrizko noranzkoan egitea erabaki dute. Hernio igo beharko da lehenengo, Uzturre ondoren eta Erropizpe/Larte helmugara iritsi aurretik.

Bi hilabete baino gutxiago falta dira T3T, T2T eta T1T mendi lasterketak egiteko. Antolakuntza taldeak, korrikalarien eskaerari erantzunez, argitu du aurten, lehenengo edizioan egin moduan, proba luzean Hernio, Uzturre, Erroizpe/Larte, orden horretan, igaroko dituztela korrikalariek eta T2Tko partaideak Uzturrera igoz hasiko dutela lasterketa. 

T3Tn eta T1Tn dortsalak eskura

Urtarrilaren 7an dortsalak lortzeko aukera hasi zenean segituan bukatu zen T2Tn parte hartzeko aukera, T3Tn korrika egin nahi duenak oraindik badu horretarako aukera. T1Tren kasuan ere, 16 eta 18 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako probarako ere, dortsalak lortzeko aukera badago oraindik. 

T1Teko korrikalariak Elduainen hasiko dute proba, Erroizpe /Lartera igo ondoren Tolosako Trianguloan izango dute helmuga. 

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean