Leidor aretoa
Asteazkenean hasiko da aste honetako programazioa, 20:30ean, Vermiglio filmarekin. Bigarren Mundu Gerraren amaieran Italiako Alpeetako mendiko herri urrun batean girotutako drama. Bertako maisuaren familian barneratuko gaitu istorioak, eta soldadu desertore baten etorrerak hauen bizitza nola aldatuko duen erakutsiko digu, ustekabeko halabehar batera eramanez kide guztiak.
Ostegunean, jai eguna izanda, haurrentzako aukera egongo da, Diplodocus filmarekin 17:00etan. Diplodocus jakin-min handiko dinosauro txiki bat da, gurasoak egoera misteriotsu batean desagertu zaizkiona. Ted izeneko artista gutxietsi batek marraztutako komiki batean bizi da.
Tierra de nadie izango da hurrengo filma ostegunean eta igandean 19:30ean eskainiko dena. Aspaldiko hiru lagunen istorioa. Mateo "el Gallego", guardia zibil "heroikoa"; Juan "el Antxale", zorte txarrak eta langabeziak narko bihurtutako arrantzalea; eta Benito "el Yeye", legearen eta delinkuentziaren arteko erdibidean beti dagoen gordailuzain judizial etsi eta argia.
Ostiralean 19:30ean eta astelehenean 19:00etan Sorda filmaren txanda izango da. Ángelak, emakume gor batek, haur bat izan behar du Héctorrekin, entzumen-arazorik ez duen bikotekidearekin. Haurdunaldiak, amatasunaren aurrean dituen beldurrak azaleratzen ditu, tartean, alabarekin ezin komunikatzearen beldurra. Haurra jaiotzean, bikotea krisi batean barneratuko da, eta Angelak aurre egin beharko du alabaren hezten, berarentzat egina ez dagoen mundu batean.
Por todo lo alto fima egongo da ikusgai larunbatean 19:30ean.Thibaut munduan zehar bidaian dabilen orkestra zuzendari ospetsua da. Adoptatu izan dela jakin duenean, anaia bat duela deskubrituko du: Jimmy. Eskolako jantoki bateko langilea da Jimmy, eta Frantziako iparraldeko musika-banda batean tronboia jotzen du. Anaiaren gaitasun musikal apartak ikusita, Thibautek patuaren bidegabekeria konpondu nahi du eta Jimmy beste bizitza batekin amets egiten hasiko da.
Eta igandean 17:00etan, astero bezala, haurrentzako filma eskainiko da, Kaixo Frida. Ezberdina den neskato baten istorioa da. Bere mundua Coyoacán da, Mexiko Hiria. Txinpartatsua, zirraragarria, dena interesatzen zaio, eta zailtasunak sortzen direnean, irudimen izugarriarekin egiten die aurre. Neskato honek Frida Kahlo du izena.
Gurea Antzokia
Amasa-Villabonako kasuan Wolfgang filma ikusteko aukera egongo da igandean 19:30 eta 22:00etan, eta astelehenean eta asteartean 19:30ean. Wolfgang, 152ko adimen-kozientea eta autismo espektroaren asaldura duen hamar urteko mutikoa da. Inoiz ezagutu es duen bere aita Carlesekin bizitzera behartua izango da, ama bat-batean hil eta gero. Carlesek gogoz egingo dio aurre erronkari, baina Wolfgangek ez du jasaten bere desordena eta antolaketa eza.