Erroibide saskibaloi taldea hirugarren, galdetegi azkarrean

Joanes Imaz Akizu 2025ko api. 25a, 12:00

Gipuzkoako iparraldeko mugaraino iritsi da asteon, kirol kluben Matx desafioa. Erroibide saskibaloi taldeko senior mutilak izan dira bederatzigarren jardunaldiko protagonita. Galdetegi azkarrean, podiumera igoko dira irundarrak.

Maila polita eskaini dute Erroibide saskibaloi taldeko mutilek bigarren faseko azken jardunaldian. Galdetegi azkarrean, hiru punturekin, sailkapeneko hirugarren postua hartu baitute; abilezia jokoan berriz, bi saskiratze soilik lortu dituzte. Azkenik, galdera kateatuetan momentu dibertigarriak utzi dizkigute.

Joko guztiak matx.eus sare sozialean ikus daitezke, @matxerredakzioa profilean.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA