Zinema Karteldegia

28 Kanala 2025ko api. 9a, 12:21

Aste honetako filmak La Marsellesa de los borrachos, Una ballena, La huella del mar, Blancanieves eta Por todo lo alto izango dira.

Leidor Aretoa

Ostegunean 20:30ean izango da lehen filma La marsellesa de los borrachos. 1961eko udan, Italiako antropologo talde batek ezkutuko bidaia bat egin zuen Espainian zehar, erresistentzia antifrankista babestuko zuten herri kantak grabatzeko asmoz. Haien lanaren ondorioz, auzipetu egin zituzten, eta haien grabazioak zentsuratu. Hirurogei urte geroago, eta bidaiari talde haren azken kide Emilio Jona-ren eskutik, ordura arte inoiz ikusi gabeko grabazioak berreskuratu eta bidaia berreraiki dute. Paisaia emozional eta politiko bat sortu dute, oroitzapen historikoak berreskuratuz, garai hartan hain garrantzitsuak izan ziren kantu horien bidez.

Larunbatean eta astelehenean 19:00etan Una ballena filma eskainiko da. Ingridek gatilua estutzen duenean, biktimek ez dakite nork egin dien tiro. Infiltratzeko eta arrastorik utzi gabe desagertzeko duen gaitasunak soldatapeko hiltzaile bihozgabe bihurtzen du. Baina botere hori beste mundu batetik dator, munstroak bizi diren leku batetik, eta gero eta gizaki gutxiago ateratzen da bertatik.

La huella del mal larunbatean 21:30ean eta igandean 19:30ean eskainiko da. Ikastetxe batek Arkeologia Esperimentaleko Zentrora egin duen bisita gidatuan, hildako gazte baten gorpua aurkitu dute, hilobi neandertal baten erreplika egon beharko lukeen lekuan. Eva Santos da gaztea, Atapuerca ondoko herri txiki bateko neska. Bere gorputza biluzik eta fetu-posizioan dago. Duela sei urte, inguru berean gertatutako beste hilketa bat gogoraraziko du hilketa erritual beldurgarri honek.

Haurrentzat Blancanieves filma eskainiko da igandean 17:00etan. Printzesa gazte bati buruzko ipuinaren egokitzapena. Erregina jeloskor batek jazartzen duen bitartean, zazpi ipotxen etxean bilatzen du babesa, Alemaniako landazabalean. 

Gurea Antzokia

Villabonako kasuan Por todo lo alto fima egongo da ikusga larunbatean 19:30 eta 22:00etan eta igande eta astelehenean 19:30ean.Thibaut munduan zehar bidaian dabilen orkestra zuzendari ospetsua da. Adoptatu izan dela jakin duenean, anaia bat duela deskubrituko du: Jimmy. Eskolako jantoki bateko langilea da Jimmy, eta Frantziako iparraldeko musika-banda batean tronboia jotzen du. Anaiaren gaitasun musikal apartak ikusita, Thibautek patuaren bidegabekeria konpondu nahi du eta Jimmy beste bizitza batekin amets egiten hasiko da.

Gurea Antzokian, haurrek, Blancanieves ikusteko aukera izango dute baita ere, igandean 17:00etan.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean