Hizkuntza-eskubideen aldeko kanpaina abian jarri du Galtzaundik saltoki handietan

Maider Navarro Alustiza 2025ko api. 4a, 13:21

Saltoki handietan euskaldunei aitortzen zaizkien hizkuntza-eskubideak zeintzuk diren gogorarazi dute.

Eskualdeko saltoki handietan hizkuntza-eskubideen aldeko kanpaina abian jarri du Galtzaundik. Euskaraz erosteko eskubidea aldarrikatu nahi dute kanpaina honekin, batzuetan, euskaldunek, eskubide horiek ez dituztela bermatuta salatuz.

Legaeren aurrean, herritarrek, informazioa euskaraz jasotzeko eskubidea dutela aldarrikatu dute, zalantzak dituztenean euskaraz artatuak izatekoa, kutxako langileekin euskaraz hitz egitekoa, eta megafoniatik diotena euskaraz entzutekoa, besteak beste.

Herritarrek horren berri izan dezaten, eskualdeko saltoki handi hauetan jarri da Galtzaundi: Villabonako BM supermerkatuan, Adunako Todo Todo-n, eta Tolosako Carrefour, Consumer, eta Maxi Eroskin.

Saltoki handietan euskaldunei aitortzen zaizkien hizkuntza-eskubideak zeintzuk diren ere gogorarazi dute:

  • Errotuluak, plakak, oharrak eta ageriko idatziak euskaraz izatea.
  • Saltokiaren iragarkiak eta eskaintzak.
  • Megafoniatik egiten diren jakinarazpenak eta eskaintzak.
  • Inprimaki eta eredu ofizialak, paperean zein digitalean.

Hizkuntza-eskubideen urraketen kasuan Hizkuntza Eskubideen Behatokira jotzeko deia ere egin dute. Hauek, bitartekari lana egiten dute, eta eskubideak bermatu daitezen egiten dute lan; beraz, bertara bideratu dituzte herritarrak.

 

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean