ATZERA BEGIRA

Duela bost urte ezarri zen Koronabirusaren ondorioz Alarma Egoera lehenengo aldiz

Joanes Imaz Akizu 2025ko mar. 14a, 10:17

Ibarrako denda batera sartzeko herritarrek egindako ilara.

Koronabirusaren pandemiak eraginda 2020 martxoaren 14an, larunbatez, jakinarazi zuen Espainiako Gobernuak etxeratze agindua. Gauerditik aurrera herritarren mugikortasuna mugatuta geratu zen eta etxeratze agindua ezarri. 

Tolosaldean 2020ko martxoaren 13an dagoeneko hartu ziren Koronabirusaren ondorizo lehenengo nerriak, asteburu horrearako antolatu ziren kultur eta kirol ekintzak bertan behera geratu ziren. Tolosako Udalak bere aldetik,  ez ohiko agerraldia egin zuen, herrian hartuko ziren neurrien berri emanez 28 Kanalak horrela jaso zituen etxeratze aginduaren aurreko erabakien inguruko berriak. 

 

2020 martxoaren 13ko albisteak:

Koronabirusaren eragina Tolosaldean (2020-03-13)

 

 

Tolosako Udalaren neurri eta irizpideak Koronabirusaren inguruan (2020-03-13)

 

Martxoaren 15etik aurrera etxean

 

Martxoaren 16tik aurrera, egunerokoa erabat aldatu zen eta esparru ezberdinetan neurri bereziak hartu behar izan ziren. Elkartasun sareak sortu ziren, garraio publikoan murrizketak ezarri, hondakinak biltzeko sistemak egokitu... Honela bildu genuen pandemiaren lehen egunetan eskualdeak bizi zuen egoera:

 

Ia alor guztietan eragin du koronabirusak Tolosaldean (2020-03-17)

 

Koronabirusaren eraginez, Tolosan 140 boluntario elkartu dira laguntzeko prest (2020-03-17)

 

Tolosako Udalak eta Kirolzerrek ariketa fisikoa etxean egiteko APP-a sortu dute (2020-03-18)

 

Gaixoak dauden etxeetan hondakinak kudeatzeko garaian hainbat neurri hartu behar dira (2020-03-18)

 

Garraio publikoak ere aldaketak izan ditu(2020-03-18)

 

Mundu mailan zegoen ez ohiko egoera horretan, 28 Kanalak Tolosaldeak bizi zuen egunerokoa nola kontatu zuen errepasatzeko aukera webgune honetako Hemeroteka atalean dago. Egoera berezia hartan bizi izandakoa, betiko geratuko da gure oroimenean iltzatuta.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean