Talde berri bat batu da asteon kirol kluben Matx desafiora. Kasu honetan, Aloña Mendiko senior nesken taldea izan da erronka berezi hauetan murgildu dena. Saskibaloiko eta palako kirolariak ikusi ostean, oraingo honetan, eskubaloi talde bat izan da protagonismoa hartu duena. Galdetegi azkarrean galdera bakarra asmatu dute. Abilezia jokoan berriz, hobeto moldatu dira oñatiarrak. Bi puntu lortuta, TAKE Tolosaren atzetik kokatu baitira sailkapen nagusian.
Gogoratu, astero lurraldeko talde berri bat sartuko dela desafioan. Asteartetan galdetegi azkarra, asteazkenetan abilezia jokoa eta ostegunetan galdera kateatuak erakusten dira. Joko guztiak matx.eus sare sozialean ikus daitezke. Nor izango da hurrena?