Leidor Aretoa
Osteguean hasiko da aste honetako zinema karteldegia Parthenope filmarekin 20:30ean. Parthenoperen bizitzaren bidaia, 1950ean jaio zenetik gaur arte. Heroismorik gabeko epopeia femeninoa, askatasunarekiko grinaz betea, Napoli eta maitasuna: egiazkoa, alferrikakoa eta esanezin horiek guztiak. Capriren uda perfektua, gazteen haserrea, zelatatzen amaitzen dena. Eta gero gainerako guztiak: napolitarrak, gizon-emakumeak, behatuak eta maitatuak, desilusionatuak eta biziak, beren malenkonia-olatuak, beren ironia tragikoak eta begirada abailduak.
Larunbateko eta asteleheneko 19:00etan eta igandeko 19:30ean Capitan America: Brave New World filma izango da. Thaddeus Ross (Harrison Ford) AEBetako presidente hautatu berriarekin bildu ondoren, Sam nazioarteko gertakari baten erdian aurkituko da. Konplot global negargarri baten atzean dagoen arrazoia bilatu beharko du, mugimendu hortako buruzagiak mundu osoa gorri ikusi baino lehen.
Igandean 17:00etan Los exploradores filma eskainiko da. Alfontso, On Kixoteren oinordekoa, bere alegiazko hiru untxiak, Pancho eta Victoriarekin batera, Mantxako lekuren batean duten jaioterria ekaitz handi batetik salbatzeko helburua izango dute.
Gurea Antzokia
Amasa-Villabonako kasuan, bi film eskeiniko dira. Larunbatean eta igandean 17:00etan Azerik eta Erbik baso salbatzen dute filma eskainiko da. Basoan gauza arraroak gertatzen dira! Hontza desagertu egin da, arratoi maltzurrek izututa dauzkate bizilagunak, eta aintzira batek gainezka egin du, basoan bizi direnen etxeak urpean utziz. Kastore megalomanoaren lana izan daiteke? Azerik eta Erbik Hontza aurkitu eta biztanleen etxeak salbatu nahi dituzte, arriskuan jarriz bien arteko adiskidetasuna.
Larunbatetik astelehenera 19:30ean eta baita larunbateko 22:00etan, Septiembre 5 filma eskainiko da. 1972ko Municheko Joko Olinpikoetan, jokoak estaltzen zituzten ABCko kazetari estatubatuarrek talde terrorista batek bahitutako atleta israeldarren bahituen krisia estali behar izango dute bat-batean.