Zinema karteldegia

28 Kanala 2025ko ots. 13a, 15:19

Aste honetako filmak Nosferatu, Maria Callas, Mikaela eta Bambi una vida en el bosque izango dira.

Leidor Aretoa

Ostegunean hasiko da aste honetako zinema karteldegia Nosferatu filmarekin 20:30ean. Obsesioari buruzko istorio gotikoa. XIX. mendean Alemanian kokatzen den neska gazte bat sorgindua dago Transilvaniako banpiro zahar batengandik. Hau neskarekin erabat obsesionatuta dago.

Larunbatean eta astelehenean 19:00etan Maria Callas filma izango da ikusgai. Munduko opera-kantari garrantzitsuenaren istoria zalapartatsu, eder eta tragikoa. 70. hamarkadan Parisen eman zituen azken egunetan kontatuko dizkigu.

Larunbatean 21:45ean eta igandean 19:30ean eskeiniko da Mikaela filma. Errege egunaren bezperan, aurrekaririk gabeko elur-ekaitzak Espainia astindu du. Kolapsatuta dagoen autobide bateko kaosaren erdian, lapur-talde batek furgoi blindatu bat lapurtzeko aprobetxatu du aukera. Handik metro gutxira Leo dago, galtzeko ezer ez duen polizia bat, eta gazte baten ustekabeko laguntzarekin, taldea harrapatzen saiatuko dira.

;

Igandean 17:00etan Bambi, una vida en el bosque filma eskeiniko da. Felix Saltenen “Bambi, la historia de una vida en el bosque” liburuaren egokitzapena. Ama eta basoko animaliaz inguratuta bizi den oreinkume gazte baten abenturak kontatzen ditu filmak. TXikitatik hezi du amak, indartsu hazi dadin baina udazkena iristean, ehiztariek amarengandik betiko bereiziko dute Bambi, benetako abentura bat biziz.

 

Gurea Antzokia

Amasa-Villabonako kasuan, Mikaela filma eskainiko da baita ere, larunbatean 19:30 eta 22:00etan eta igande eta astelehenean 19:30ean

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean