Gipuzkoa Arigune proiektua aurkeztu dute

Mireia Galarza Bastida eta Gorka Eizagirre (GUKA) 2025ko ots. 13a, 12:42

Euskararen ulermena orokortzeko eta erabilera aktibatzeko helburuarekin sortu dute proiektua.

80ko hamarkadan loratutako euskara elkarteen indarrak batzeko sortu zuten 1996. urtean Euskaltzaleen Topagunea. Iaz, baina, helburu horiek bete samartuta, «ekarpenak egiteko modu berriak» aurkitzeko asmoarekin eta «euskarak mugimendua behar duela sinetsita», topagune izatetik mugimendu izatera igaro zen elkartea, Taupa izena hartuta. Aipatutako helburu hori betetze aldera, talde horrek, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera eta Soziolinguistika Klusterraren eta Badalaben laguntzarekin, Gipuzkoa Arigune egitasmoa jarri du martxan.

Zer da, ordea, Gipuzkoa Arigune? Jasone Mendizabal da proiektuaren koordinatzaile nagusia, eta haren hitzetan, «etorkizuneko ikuspegi bat da non edonork, edonorekin eta edonoiz euskaraz mintzatzeko aukera izango duen».

Jarraitu artikulua irakurtzen GUKAren webgunean.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA