Zinema karteldegia

Erredakzioa 2025ko urt. 29a, 12:04

Aste honetako filmak Jurado Nº2, Itoiz udako sesioak, Hombre lobo, Flow un mundo que salvar, Emilia Pérez eta Sonic 3: La pelicula izango dira.

Leidor Aretoa

Osteguean hasiko da aste honetako zinema karteldegia Jurado Nº2 filmarekin 20:30ean. Justin Kemp, familia gizon bat, hilketagatiko epaiketa bateko epaimahaiko kide den bitartean, epaiketan eragiteko eta akusatutako hiltzailea kondenatzeko (edo askatzeko) erabil lezakeen dilema moral serio batekin borrokan ari da.

Larunbatean eta astelehenean 19:00etan Itoiz udako sesioak dokumentala izango da. Itoiz taldearen (70eko eta 80ko hamarkadetako euskal musikan erreferentea) zinta ahaztuak aurkitu izanak eragin katalizatzailea du Juan Carlos Pérezengan, eta, ondorioz, urruneko iragana iruditzen zitzaiona gogorarazten du.

Larunbatean 21:30ean eta igandean 19:30ean eskainiko da Hombre lobo filma. Blake San Frantziskon bizi den gizon ezkondua eta familiako aita da, eta Oregoneko landa-eremu batean hazi zen etxe urruna heredatzen du, bere aita hiltzat jo ondoren. Charlotte emazte kementsuarekin izandako bikote krisialdian, Blakek hiri handitik atseden hartzeko eta Ginger alabarekin etxaldea bisitatzeko konbentzituko du. Dena okertzen da, baserrira bidean eta gauaren erdian, ikusten ez duten animalia baten eraso bortitza jasaten duenean familiak, eta ihes egiteko ahalegin desesperatuan, bertako etxe baten barruan babesten direnean. Orduek aurrera egin ahala, Blake modu arraroan portatzen hasiko da.

Igandean 17:00etan Flow, un mundo que salvar filma eskeiniko da. Katu bat urez estalitako mundu batean esnatzen da, non badirudi giza arraza desagertu egin dela. Itsasontzi batean babesa bilatzen du beste animalia batzuekin, baina haiekin ondo moldatzea urari dion beldurra gainditzea baino erronka handiagoa da. Denek ikasi beharko dute beren ezberdintasunak gainditzen eta aurkitzen diren mundu berri honetara egokitzen.

Gurea Antzokia

Amasa-Villabonako kasuan, Itoiz udako sesioak dokumentala eskainiko da, ostegunean 19:30ean.

 

Larunbatetik astelehera, biak barne,19:30ean eta larunbatean 22:00etan Emilia Pérez filma eskainiko da. Gainkualifikatua eta gutxietsia, Rita bufete handi bateko abokatua da, eta egun batean ustekabeko eskaintza bat jasotzen du: kartel bateko buru beldurgarriari bere negoziotik erretiratzen laguntzea eta betiko desagertzea berak beti amestu duen emakumea bihurtuz.

Larunbatean eta igandean 17:00etan Sonic 3: La pelicula izango da. Sonic, Knuckles eta Tails elkartu dira aurkari berri eta boteretsu bati aurre egiteko, Shadow, bilau misteriotsu bat. Honen botereek ez dute gure heroiek orain arte ezagututako gainontzekoen antzik.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean