Gure Zirkuak ireki du 2025eko txotx denboraldia

Erredakzioa 2025ko urt. 16a, 12:04

Gure Zirkuko Iker Galartza, Joseba Usabiaga eta Lur Aranburuk txotx bolada ireki dute Astigarragako Alorrenea sagardotegian, XXXII. Sagardo Berriaren Egunaren ospakizunean. Aurretik, Gezamina barietateko sagarrondo berri bat landatu dute Kontxa Etxeberria plazan.

Iker Galartzak oso hunkituta zegoela adierazi du eta zirkuaren mundua sagardogileenarekin alderatu du: "Guk jendeak ondo pasatzeko lana egin behar dugu, eta zuek ere bai. Jendea gustora egoten da gurera etortzen denean, zazpi urteko umeari gustatzen zaio eta 80 urtekoak zoratzen ateratzen dira gure etxetik", esan du.

Beraientzat lehen txotxa egitea ohore bat dela azpimarratu eta gero, Joseba Usabiagak honako hau adierazi du: "Show bat eskaintzeaz gain, Gure Zirkuak garrantzi handia ematen dio beste balore batzuk transmititzeari: elkartasuna, familia, laguntasuna… Eta nik uste dut sagardogileek hori ere primeran egiten duzuela".

Azkenik, Lur Aranburuk Sagardo Berriaren Egunean parte hartzea plazer bat dela aitortu du, eta jendea denboraldi berri honetaz disfrutatzera gonbidatu nahi izan du, elkar errespetatuz eta ondo pasaz.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean