Leidor Aretoa
Ostegunean hasiko da aste honetako zinema karteldegia Daaaaaali! filmarekin 20:30ean. Filmean, Frantziako kazetari gazte batek Salvador Dalí artista surrealistarekindituen topaketak ikusteko auekra izango dugu, inoiz gauzatu ez den proiektu dokumental bat burutzeko.
Larunbat eta astelehenan 19:00etan Oh, Canada-ren txanda izango da. Kanadako dokumentalista ezagun batek azken elkarrizketa bat eskaini dio bere ikasle ohi bati, bere bizitzari buruzko egia osoa kontatzeko. Emaztearen aurrean filmatutako aitortza.
Larunbatean 21:30ean eta igandean 19:00etan Conclave ikusteko auekra izango du Leidorrera gerturatzen den orok. Aita Santu Nagusiaren ezusteko heriotzaren ostean, Lawrence kardinala izendatu dute munduko erritual sekretu eta zaharrenetako bat zuzentzeko arduradun: Aita Santu berria aukeratzea. Eliza Katolikoko buruzagi boteretsuenak Vatikanoko aretoetan biltzen direnean, konspirazio konplexu batean harrapatuta aurkituko da Lawrence, eta, aldi berean, Elizaren zimenduak astindu litzakeen sekretu bat aurkituko du.
Haurren zinema igandean 17:00etan eskainiko da, Klara eta hazi magikoen misterioa. Euririk, eguzkirik edo lurrik gabe ere loratu litekeen hazirik balego? Eta norbaitek lapurtu badu? Klara behi nerabe ausartak misterio bat argitu beharko du Agatha Christensen untxi detektibearekin: hazi miraritsuaren desagerpena ganadua daraman trenaren barruan.
Gurea Antzokia:
Amasa-Villabonako kasuan, Leidor Aretoan bezala, Klara eta hazi magikoen misterioa filma eskeiniko da etxeko txikienentzat larunbat eta igandean 17:00etan.
Bestalde, Cuando cae el otoño filma izango da aretoko beste protagonista. Filma larunabtean 19:30 eta 22:00etan eta igande eta astelehenean 19:30ean eskainiko da. Michelle sasoi betean dago amona bat da. Erretiro lasaiean bizi da Borgoinako herrixka batean, bertan bizi da bere lagunik onena ere, Marie-Claude. Santu Guztien Egunean, Valérie alaba bixitan joan zaio, eskolako oporretako astean Lucas, biloba, berarekin uzteko asmoz. Baina ezer ez da gertatuko aurreikusita dagoen bezala.