Leidor Aretoa
Aste honetan zine foruma beharrean Bizikidetza Saioa izango da Tolosako aretoan. Gaur hasita, 19:30ean Gesto dokumentala ikusteko aukera eskainiko da ondorengo solasaldiarekin batera. Dokumentalak, 30 urtez bakearen alde eta Euskal Herriko indarkeriaren aurka lan egin zuen mugimenduaren historia kontatzen digu. Bakearen aldeko Koordinakundeko protagonistek iraganeko irudiak ikusiz abiatzen duten bidaia honek, erakunde bakezalearen oinarriak, ekintzak eta printzipio etikoak ezagutzera gonbidatzen du ikuslea, gaur egun ere indarrean daudela deskubritzera.
Ostegunean 20:30ean, Bizikidetza saioarekin jarraituko da, Mediha filmarekin. Ondoren, asteazkeneko saioan bezala solasaldirako aukera izango dute ikusleek. Mediha, ISISen gatibualditik itzuli berri den nerabe yezidia da, eta argazki kamera erabiliko du bere trauma prozesatzeko, erreskate taldeak desagertutako senideen bila ari diren bitartean.
Nunca te sueltes filma eskainiko da larunbatean 19:30ean. Ama nahigabetu bat eta haren bi seme-alaba bikiak basoko etxola batean bizi dira, espiritu gaizto baten eraginpean. Uneoro kontaktuan egon behar dute, elkarri helduta, batzuetan sokekin erelotzen direlarik. Baina, haurretako batek gaitza benetakoa den dudan jarriko du eta familia elkartzen duten lokarria hautsi egingo da, bizirauteko borroka beldurgarria sorraraziz.
Igandean 19:30ean eta astelehenean 19:00etan Emilia Perez filmaren txanda izango da. Rita abokatu-langela handi bateko abokatua da erabatu gutxietxia dena. Egun batean ustekabeko eskaintza bat jasoko du: kartelburu beldurgarri bateko nagusiari bere negoziotik erretiratzen laguntzea betiko desagertuz eta beti amestu duen emakumea bihurtuz.
Haurrentzako ere eskainiko da pelikula, Superklaus. Igandean 17:00etan izango dute Santa Klausen istorio bitxi hau ikusteko aukera. Buruan kolpe handia hartu ondoren, Santa Klausek, SuperKlaus dela uste du, saga ezagun bateko superheroia. Horrek kaosa sortuko du Ipar poloan eta Fafnir jostailugile zikoitzak egoera aprobetxatuko du Santa tailerraren kontrola hartzeko. Billie, neskato azakar eta ausartak, C.A.R.L. bere robotak eta Leo elfoak Fafnirren asmo gaiztoak zapuztu eta Gabonak salbatzen sahiatuko dira, beranduegi izan baino lehen.
Gurea Antzokia
Amasa-Villabonako kasuan Las chicas de la estación filma ikusteko aukera izango da larunbatean 19:30ean eta 22:00etan, eta astelehenean 19:30ean. Jara, Álex eta Miranda adingabeen zentro batean hazi diren hiru neska dira. Jararen urtebetetzea da eta bere trap queen gogokoenaren kontzertuan ospatu nahi dute eguna baina dirua behar dute horretarako, eta ez dute aukera askorik hori lortzeko. Neska bat ezagutuko dute, beraien zentro bereko langile ohia izandakoa. Hau, autobus geltokiko komunetan helduekin hitzorduak lotzen aritzen da, eta dirua erraz irabaztea eskainiko die.