Gipuzkoako Foru Aldundiaren egutegia abenduaren 13tik 18ra banatuko da Tolosalde osoan

Maider Navarro Alustiza 2024ko abe. 10a, 14:31

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Argazkilari Elkarteak antolatutako aurtengo argazki lehiaketak Gipuzkoa 1.000 urte izan du lema gisa.

Argazki lehiaketako irabazleen aukeraketaren ostean, datorren asteartean, abenduak 10, hasiko da 2025eko foru egutegiaren banaketa, eta aurtengoa mugarria izango da. "Lehen aldiz, aurrekaririk gabeko hedapena egingo da, egutegia lurraldeko udalerri guztietara iritsiko dela ziurtatzeko", adierazi du Irune Berasaluze, Gobernantza diputatuak.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Argazkilari Elkarteak antolatutako aurtengo argazki lehiaketak Gipuzkoa 1.000 urte izan du lema gisa, eta omenaldia egin nahi izan zaio ‘Gipuzkoa’-ren lehen aipamen dokumentalari, gipuzkoarrei lurraldearen iraganari, orainari eta etorkizunari buruz duten ikuspegia islatzera gonbidatuz.

40.000 ale inprimatuko dira, eta udalerri bakoitzeko biztanleriaren arabera banatuko dira. Gainera, egutegia Gipuzkoako foru eraikinetan eta egoitzetan egongo da eskuragarri. Bederatzi egunez, bi furgonetak lurraldea zeharkatuko dute, banaketa bermatzeko.

ABENDUAK 13, ostirala

  • Zizurkil, 11:30 – 12:30, Joxe Arregi plaza
  • Villabona, 13:00 – 14:00, Errebote plaza.
  • Asteasu, 16:00 – 17:00, Herriko plaza.
  • Larraul, 17:30 – 18:30, Herriko plaza.

ABENDUAK 14, larunbata

  • Alkiza, 11:30 – 12:30, Herriko plaza.
  • Anoeta, 11:30 – 12:30, Herriko plaza.
  • Tolosa, 17:30 – 19:30, Triangulo plaza.

ABENDUAK 15, igandea

  • Bidania, 11:30 – 12:30, Herriko plaza.
  • Albiztur, 13:00 – 14:00, Herriko plaza.
  • Alegia, 16:00 – 17:00, Herriko plaza.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean