Leidor antzokia
Aste honetako zinema karteldegia, beti bezala, zine forumak hasiko du Anora filmarekin. Ostegunean 20:30ean eskainiko da. Brooklyngo prostituta gazte bat da Anora eta Errauskineren istorio bat bizitzeko aukera suertatu zaio. Errusiako oligarka baten semearekin ezagutu eta berarekin ezkondu da. Albistea Errusiara iritsi denean, haren ipuin maitagarria arriskuan jarriko da; izan ere, mutilaren gurasoak New Yorkera joango dira ezkontza bertan behera uzteko asmoz.
Ostiralean 17:00etan haurren txanda izango da Sin Chan: El superheroe filmarekin. Shin Chan etxean jolasean ari dela, argi misteriotsu bat haren gainera eroriko da superbotere arraroak emanez haurrari. Aldi berean, argi ilun batek Hiroshik kalean topatu duen mutil gafe samar bat harrapatuko du. Saitamako Botere Psikikoen Nazioarteko Batzordeko bi ordezkarik Noharatarrei azalduko die, argi zuriak bere semea aukeratu duela botereak izateko eta argi ilunarekin sortu den superbilauari aurre egin beharko diola.
Ostiralean 19:30ean eta astelehenean 19:00etan Pideme lo que quieras filmaren txanda izango da. Aita hil ostean, Eric Zimmerman enpresari alemaniarra Espainiara joango da bere enpresaren ordezkaritzak ikuskatzera. Madrilgo bulego nagusian Judith ezagutuko du, eta berehala gutiziatuko da harekin. Nagusiarenganako duen erakarpenaren menpe geratuko da neska, eta fantasiaz eta erotismoz betetako sexu-jolasetan parte hartzea onartuko du.
Larunbat eta igandean 19:30ean RAQA pelikula ikusteko aukera izango da. Raqako kale arriskutsuetan, Haibala (El Saharaui ezizena duena) nazioarteko espioiak El Jordano ehizatu nahi du, ISISen uneko buruzagi bilatuenetako bat. Ez da Sirian infiltratu den bakarra. Malika, Europolen zerbitzura dagoen Ceutako erizaina, asmo berarekin iritsi da Raqqara.
Igandean 17:00etan haurrek zinemarako aukera izango dute berriz ere Harold y el lapiz magico filmarekin. Harold abenturazaleak, bere liburuan, edozeri bizia eman diezaioke marraztuz. Baina bere liburuko orrialdeetatik kanpo bere burua marrazten duenean, bizitza errealari buruz asko duela ikasteko ohartuko da, eta bere arkatz magiko fidelak inoiz imajinatuko zituen bihurrikeriarik dibertigarrienak eragin ditzakeela.
Gurea antzokia
Amasa-Villabonako kasuan estreinaldi batekin hasiko da zinema karteldegia, Ombuaren itzala. Ostiralean estreinatuko da filma 19:30ean eta larunbatean 19:30 eta 22:00etan, eta igande eta astelehenean 19:30ean ikusteko aukera ere izango da. Jada, Zizurkilen egin dute aurre estreinaldia, eta hauxe da albistea, filmaren informazioarekin.
Bestalde haurrek ere izango dute pelikularik ikusteko, Elli y el equipo de monstruos hain zuzen, larunbat eta igandean 17:00etan hain zuzen. Ellik, etxerik gabeko mamu txiki batek, Tren mamu bateko egoiliar xelebreen atea jo du, leku baten bila. Bapatean "kanpoko munduaren" arreta erakarriko du nahi gabe, eta munstro-talde batekin taldea osatu beharko du, Tren mamuaren etorkizuna ez ezik, familia bat izateko aukera bakarra mantentzeko.