Leidor Aretoa
Aste honetako zine formua ostegunetik asteazkenera pasa dute, beti bezala 20:30ean eta protagonista Volvereis izango da. 15 urte elkarrekin igaro ondoren, Alek eta Alexek ideia zentzugabe bat dute: beraien erlazioaren haustura ospatzeko festa bat antolatzea. Iragarpen horrek txundituta utzi ditu hauen lagun eta familiako kideak, baina haiek tinko eusten diote banantzeko erabakiari. Edo, agian, ez?
Larunbatean 20:30ean, igandean 19:30ean eta astelehenean 19:00etan Gladiator II-ren txanda izango da. Maximo heroi miretsiaren heriotza ikusi eta urte batzuetara, Luciok Koliseoan sartu behar izan du, Erroma, enperadore tiranikoen esku geratu eta bere etxea konkistatu dutela ikusi ondoren. Suminez gainezka eta inperioaren etorkizuna jokoan, Luciok bere iragana gogoratu beharko du, Erromak jada galdu duen handitasuna berreskuratzeko indarraren eta ohorearen bila.
Gurea Antzokia
Amasa-Villabonako kasuan Azken Erromantikoak filma izango da asteburuko protagonista larunbatean, igandean eta astelehenean 19:30ean. Irunek, joera hipokondriakoak dituen emakume dudatsu eta bakarti batek, herri industrial baten kanpoaldeko fabrika batean egiten du lan. Iruneren bizitza zirkulu txiki batera mugatzen da: bere lankideak, adiskidea edo halako zerbait den bizilagun bat eta inoiz hartzen ez dituen trenen ordutegiak kontsultatzen dizkion Renfeko operadore bat. Iruneren oreka apurtu egingo da bularrean koskor bat detektatzen diotenean eta, aldi berean, lan-gatazka bati aurre egin beharko dio. Orduan, emakumearen bizitzak ustekabeko norabide bat hartuko du: baliteke ez jakitea, baina betidanik itxaron duen aukera suertatuko zaio.
Igandean 17:00etan, haur zinemaren txanda izango da. Central Park-eko heroiak-ek, Don Quixote, irudimen mugagabea duen txotxongilo iheslariaren eta DJ Doggy Dog, lagun bat behar duen pelutxe abandonaturen istorioa kontatzen du. Central Parken beren bideak gurutzatuko dira, New York hirian adiskidetasun abentura epiko bat izateko.