Nola har dezaket parte Matx-en zozketan?

Erredakzioa 2024ko aza. 27a, 12:00

Tokiko kirolaren sare sozial berria martxan da pasaden asteaz geroztik. Eta Matx-eko lagunek iragarri zutenez, zozketa berezi batekin ekin nahi izan diote ibilbide berriari. Izan ere, abenduaren 8a baino lehen Matx.eus-en erregistratzen den oro opari sorta baten zozketan sartuko da: Euskaltel Euskadiko mailot bat, Gernika Winter Series txapelketako jaialdi baterako bi sarrera eta Forum Sport-en 300€-ko erosketa bono bat.

Baina zer egin behar da Matx-en zozketan parte hartzeko? Bada, oso erraza da. Ondorengo urratsak jarraitu behar dira:

1. www.matx.eus atarian sartu
2. Izena eman
3. @matxerredakzioa profila jarraitu
4. Igo zure kirol irudi bat #matxzozketa traola erabiliz

Zozketan parte hartzeko, profil publikoa izatea beharrezko baldintza izango da. Profil pribatua duten erabiltzaileak ez dira zozketan sartuko. Kanpoan geldituko zara?

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA