Zinema karteldegia

Maider Navarro Alustiza 2024ko aza. 20a, 14:12

Aste honetako filmak La virgen roja, Shayda, Guardianes en la opera eta Soy Nevenka izango dira.

Leidor Aretoa

Aste honetako zinema karteldegia, astero bezala, ostegunean hasiko da Shayda pelikularekin. Zine forumak aukeratu duen pelikula ostegunean eskainiko da 20:30ean. Shayda, Australian bizi den emakume irandarrak, tratu txarrak pairatzen dituzten emakumeentzako harrera zentro batean aurkitu du babesa, 6 urteko Mona alabarekin batera. Senarrarengandik ihes egin eta dibortzioa eskatu ondoren, Monarentzat normaltasuna bilatzen saiatuko da Shayda. Egoera berri honek, alabak aitarekin bete behar duen bisita-erregimenekin batera, tentsioa areagotzen diote egunez egun, baina bizitza berri bat hasteko gogoak bertan jarraituko du.

Bestalde, Azaroak 25aren harira, Soy Nevenka pelikula ikusteko auekra ere izango da, larunbatean 19:30ean eta astelehenean 19:00etan. Gertakari errealetan oinarrituta dagoen film honek Nevenka Fernandezen istorioa kontatzen digu. 2000. urtean oinarritzen da, Nevenkak 24 urte ditu eta Ponferradako Udaleko Ogasun zinegotzia da. Bertan, jazarpen gupidagabea pairatzen du alkatearengandik, politikan eta arlo pertsonalean nahi duena egitera ohituta dagoen gizona baita. Nevenkak salaketa jartzea erabaki du, nahiz eta badakien oso prezio altua ordaindu beharko duela. Inguruak ez du babesten, Ponferradako gizarteak bizkarra ematen dio, eta hedabideek epaiketa publiko baten menpe jarriko dute. Kasu honek, Espainiako, #metoo mugimendua hasi zuen, nahiz eta termino hau oraindik sortu gabe egon. Benetako gertaeretan oinarritutako istorio honek protagonista aitzindari bihurtu zuen, lehen aldiz, eragin handiko politikari ezagun bat epaitegietara sexu- eta lan-jazarpenagatik eraman zuelako.

Haurren kasuan Guardianes de la Opera pelikula ikusteko aukera izango dute larunbatean 17:00etan. New Yorkeko Opera Metropolitarra, leku mitiko eta entzutetsua, eta Carmen, munduko balet-lanik ezagunena, dira abentura honetako eszenatokiak. Samsonek, kaleko txakur-talde bateko buruak, obra mitiko bat salbatuko du. Egun batean, ehiztariengandik ihesi, Met eraikinean ezkutatuko da. Han ezagutu du Margot xarmanta, Anastasiako maskota, antzokiko lehen dantzaria. Korapiloa korapilatu egingo da, Britainia Handiko erreginarena izan zen eta Anastasiak laugarren ekitaldian erakutsi behar duen diadema bakarra kamerinotik desagertzen denean.

Gurea Antzokia

Amasa-Villabonako kasuan La virgen roja filma izango da asteburuko protagonista, larunbatean 19:30 eta 22:00etan eta astelehenean 19:30ean. Aurorak etorkizuneko emakumea izateko sortu eta hezi du Hildegart, eta 30. hamarkadan Espainiako garunik distiratsuenetako bat bilakatuko da, emakumezkoen sexualitateari buruzko lanetan Europako erreferente bat iztearekin batera. 18 urterekin, ordea, Hildegarte askatasuna esperimentatzen hasiko da Abel Vilellaren laguntzaz, honek, emozioen mundu berri bat esploratzen eta amaren habitik aldentzen lagunduko baitio. Alabarengan duen kontrola galtzeko beldurrez, Aurorak, ahal duen guztia egingo du Hildegarti urruntzea galarazteko.

 

 

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean