Emakume futbolarien kongresuaren baitan, lurraldeko hainbat kluben ikuspuntua jaso du Matx-ek

Erredakzioa 2024ko azaroaren 19a

Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, Emakume Futbolarien I. Nazioarteko Kongresua egingo da azaroaren 21 eta 22an Irunen. Emakumezko futbolaren panorama esploratu, aztertu eta eraldatzeko asmoz, adituak, profesionalak eta zaleak bilduko dira Ficobako erakustazokan.

Aukera baliatuz, lurraldeko emakumezkoen futbolaren egoera aztertu nahi izan du Matx-ek. Gipuzkoako klub ezberdinetako arduradunen hitzak bildu ditu hiru kapitulutan eskainiko den erreportaje sorta batean.

Lehen kapituluan, azken hamarkadan nesken taldeek izan duten eboluzioaz mintzatu dira klubetako ordezkariak.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA