Errepide mozketak, goizeko 7:00etatik eguerdiko 12:00etara egingo dira, batetik Iruratik Gasteiz aldera joateko autobideko sarrera itxiko da eta bestetik, Tolosa erdiguneko lotunean autobidetik herrira irteteko bidea. Bi kasuetan Gasteizerako noranzkoan doan trafikoari eragingo diote lanek. Gipuzkoako Foru Aldundiak errepide hauen erabiltzaileei Tolosa iparraldeko lotunea, Santa Lutzia auzokoa, erabiltzeko gomendioa egiten die, bai Iruratik Gasteiz alderako autobidea hartu nahi dutenen kasuan, baita N-1etik Tolosara iritsi nahi duten gidarienean ere.
Autobidean bertan ere, bi puntutan, Gasteiz aldera joateko aukera ematen duen eskuineko erreia moztuta egongo da igande goizean. Iruran, 440 eta 438 kilometro puntuen artean eta Tolosan 435,5 eta 443 kilometroen artean.