Zinema karteldegia

Maider Navarro Alustiza 2024ko aza. 13a, 13:02

Aste honetan Robot Salvaje, Marco, Here, un hombre bueno eta Azken erromantikoak pelikulak egongo dira ikusgai.

Leidor Aretoa

Aste honetako zinema karteldegia, astero bezala, ostegunean hasiko da Here, un hombre bueno pelikularekin. Zine forumak aukeratu duen pelikula ostegunean eskainiko da 20:30ean. Stefan, Bruselasen bizi den eraikuntzako langile errumaniarra, bere herrialdera itzultzekotan da. Zopa-eltze handi bat prestatudu hozkailuan dituen soberakinekin lagun eta senideen artean banatzeko, agur-opari gisa. Alde egiteko presta dagoenean, goroldioei buruzko doktoretza prestatzen ari den neska txinatar-belga bat ezagutuko du eta ia ikusezina denarekin txundituta, bere bizitza erabat geldituko da.

Larunbat eta igandean 19:30ean eta astelehenean 19:00etan Azken erromantikoak filmaren txanda izango da. Irunek, joera hipokondriakoak dituen emakume dudatsu eta bakarti batek, herri industrial baten kanpoaldeko fabrika batean egiten du lan. Iruneren bizitza zirkulu txiki batera mugatzen da: bere lankideak, adiskidea edo halako zerbait den bizilagun bat eta inoiz hartzen ez dituen trenen ordutegiak kontsultatzen dizkion Renfeko operadore bat. Iruneren oreka apurtu egingo da bularrean koskor bat detektatzen diotenean eta, aldi berean, lan-gatazka bati aurre egin beharko dio. Orduan, emakumearen bizitzak ustekabeko norabide bat hartuko du: baliteke ez jakitea, baina betidanik itxaron duen aukera suertatuko zaio.

 

Aste honetako haurrentzako pelikula Robot Salvaje izango da, igandean 17:00etan. Filmak, robot baten bidaia epikoa kontatuko digu. Inor bizi ez den uharte batean hondartuko da eta ingurune gogorrera egokitzen ikasi beharko du. Pixkanaka, uharteko animaliekin harremantzen hasiko da, eta antzara txiki baten amaorde bilakatuko da.

Gurea Antzokia

Gurea Antzokiko aste honetako protagonista, Marco pelikula izango da, larunbatean 19:30 eta 22:00etan, eta igande eta astelehenean 19:30ean eskainiko dena. Enric Marco inoiz existitu ez zen deportatu bat izan zen, iritzi publikoaren eta bere familiaren aurrean, gezur bat mantentzeko gai izan zen gizona: nazien kontzentrazio-esparru batean preso egon zela. Marco, Holokaustoaren Espainiako Biktimen Elkarteko presidentetzara iritsi zen bere ustezko ausardia eta sufrimenduagatik. Halako batean, ordea, historialari batek bere kontakizuna erabat faltsua zela deskubritu zuen.

Haurren zinemaren kasuan Leidor Aretoko aukeraketa berbera izango da, Robot Salvaje larunbat eta igandean 17:00etan.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean