Aste honetako zinema karteldegia La Sustancia filmarekin hasiko da. Leidor Aretoan burutzen den zine forumak aukeratutako pelikula da hau, ostegunean 20:30ean eskainiko dena. Elisabeth Sparkle aktorearen urterik onenak joan dira dagoeneko. Lan egiten duen estudioko buruak lanetik bota du adinagatik, aktorearen diru-sarrera erregularrekin amaituz, eta paperik lortu ezinda utziz. Hori dela eta, espiral arriskutsu batean murgilduko da Elisabeth. Zoritxarreko auto-istripu batek enpresa misteriotsu batera eramango du aktorea eta bertan substantzia susmagarri bat eskaini diote, non, hau hartu ezkero, zeure buruaren bertsio hobean bihurtu zaitzake aldi baterako. Arauak errazak dira eta ez dira negoziagarriak, sendagai miragarriaren injekzioa onartzen baduzu, astebete pasa beharko duzu zure gorputz "hobetuan", ondoren astebete zure gorputz errealean, eta horrela hurrenez hurren. Erritmo hori apurtzen bada, ondorioak kaltegarriak izango dira.
Larunbatean eta igandean 19:30ean eta astelehenean 19:00etan Marco pelikularen txanda izango da. Enric Marco inoiz existitu ez zen deportatu bat izan zen, iritzi publikoaren eta bere familiaren aurrean, gezur bat mantentzeko gai izan zen gizona: nazien kontzentrazio-esparru batean preso egon zela. Karisma handikoa gizona, Marco, Holokaustoaren Espainiako Biktimen Elkarteko presidentetzara iritsi zen, eta bertan, bere ustezko ausardia eta sufrimenduagatik pertsona bilakatu zen. Halako batean, ordea, historialari batek bere kontakizuna erabat faltsua zela deskubritu zuen.
Haurren zinema igandean iritsiko da Leidor Aretora, 17:00etan hian zuzen, Rescate en Africa. Una pelicula de huevos-ekin. Toto izeneko oilar adiskidetsu bat lasai-lasai bizi da Di oiloarekin. Bi arrautza xarmangarriren gurasoak dira, Uly eta Max, eta berezitasun bat dute: urrezko arrautzen itxura dute. Hori dela eta, Errusiako arrautza-bildumagile batzuk bi arrautzak lapurtuko dituzte, Afrikako Kongora eramateko. Totok eta Dik, Confi, Willy eta Bibi arrautzekin batera, Afrikara bidaiatzeko modua aurkitu beharko dute, seme-alabak garaiz erreskatatzeko.
Gurea Antzokiako kasuan La habitación de al lado ikusteko auekra izango da, larunbatean 19:30 eta 22:00etan, eta igande eta astelehenean 19:30ean. Ingelesez filmatutako Pedro Almodovarren lehen film luzeak Ingrid eta Martharen istorioa kontatuko digu. Ingrid eta Martha oso lagunak izan ziren gaztetan. Biak aldizkari berean lan egiten zuten, baina Ingrid autofikziozko idazle bihurtuko da eta Martha gerra-erreportari. Bakoitzak bere ibilbidea jarraituko du, eta, denbora luzez elkar harremandu gabe egon ondoren, berriz ere bizitzak elkarren bidean jarriko ditu, gainera, muturreko egoera batean.