Astero bezala, zinema forumak emango dio hasiera zinema karteldegiari. Aste honetan, ordea, ostegunean beharrean asteazkenean ospatuko dute. Gaur, 20:30ean Longlegs filma eskainiko da Leidor Aretoan. Lee Harker-i FBIko agente berri eta talentuduna, serieko hiltzaile baten kasua esleitu diote. Ikerketa korapilatu eta ezkutuko frogak aurkitu ahala, Harker, hiltzaile errukigabearekin lotura pertsonala duela konturatuko da, eta irtenbidea ahalik eta azkarren bilatu beharko du beste hilketa bat eragozteko.
Los Destellos filma ikusteko aukera azaroaren 4a, astelehena 19:00etan eta azaroaren 5a, asteartea, 19:30ean. Elisabeten bizitza erabat aldatuko da bere alaba Madalenek, bere senar ohia den Ramon bisitatzeko eskatzen dionean. Urteetan familia izan arren, ezezagun bat bezala ikusten duen gizona da hau, 15 urtez urrunduta egon baitira. Bisita hauekin, Isabeli, gaindituta zeuzkan erresuminak berpizten hasiko zaizkio. Hala ere, Ramonen unerik zaurgarrienetan laguntzean, Isabelek beste begi batzuekin ikusiko du bizi izan zuten porrota.
Amasa-Villabonako Gurea Antzokiaren kasuan El 47 filma eskainiko da larunbatean 19:30ean eta 22:00etan, eta igande eta astelehenean 19:30ean. El 47-k disidentzia baketsuko ekintza baten istorioa kontatzen du. 1978an Bartzelona eraldatu eta bere auzo pobreen irudia betiko aldatu zuen auzotarren mugimendua. Bartzelonako Udalak behin eta berriz errepikatzen zuen autobusek ezin zituztela Torre Baró barrutiko aldapak igo eta gezur hori ukatzeko, Manolo Vitalek 47. lineako autobusaz jabetu zen auzora igoaz. Aldaketarako katalizatzailea izan zen errebeldia ekintza baten istorioa, pertsonak beren sustraiez harro daudela frogatuz, 70. hamarkadako Bartzelona modernoa sortzen lagundu zuen langile klaseaz.
Azkenik haurren zinema. Asteburu honetako haurren filma Liztor kapitaina izango da, larunbat eta igandean 17:00etan Gurea Antzokian. Istorioa Avispatropolisen eta Eztiaren Erreinuan gertatzen da. Harmonian bizi dira abaraskan, Liztor kapitainak babestuta, baina euren etsai Jaques Poison liztorrak eta bere jarraitzaileek bake horrekin amaitu eta bi koloniez jabetzeko asmoa dute. Liztor kanpitainaren esku dago beretarrak kosta ahala kosta defendatzea, beti bezala, nobleziaz, justiziaz eta errugabetasunez.