"Gipuzkoan Egina", lurraldeko industria ezagutzeko saioa, 28 Kanalean

28 Kanala 2024ko urr. 17a, 11:21

Tokikomeko hainbat komunikabideren artean burututako elkarlanaren fruitua da "Gipuzkoan Egina". Goienak, GUKAk, Goierri Telebistak eta 28 Kanalak elkarlanean. 

"Gipuzkoan Egina" saioa estreinatuko da bihar, ostirala, gaueko 22:00etan, 28 Kanalean. Saio honetan, Gipuzkoako industria bertatik bertara ezagutu ahal izango da, zenbait bailaratakoo enpresetara bisitak eginez. Izan ere, Tokikomeko hainbat komunikabideren artean burututako elkarlanaren fruitua da "Gipuzkoan Egina". Goiena, GUKA, Goierri Telebista eta 28 Kanalaren eskutik burututakoa hain zuzen. Gipuzkoako hainbat bailaratako enpresak herritarrei gerturatzeko asmoarekin sortu den saio honetan, lantokietan zer egiten duten eta nola egiten duten bertatik bertara ikusi ahal izango da.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA