Zinema karteldegia

Maider Navarro Alustiza 2024ko urr. 16a, 15:24

Casa en llamas, La Infiltrada, Transformers one eta Buffalo Kids pelikulak izango dira ikusgai asteburuan.

Astero bezala, zine forumak hemango dio hasiera zinema karteldegiari. Aste honetan aukeratu duten pelikula Casa en llamas da. Montse senarrarengandik aspaldi banandu zen emakumea da eta bere seme-alabak guzti honen ondorioz berarengandik aldendu ziren. Baina zorionez beteko da, Cadaquéseko ingurune idilikoan familia osoarekin asteburu bat igaroko duela jakitean, nahiz eta bere iragana suntsitu beharko duen ametsetako bi egun igarotzeko. Ostegunean, urriak 17, 19:00etan eskainiko dute Leidor Aretoan.

Hurrengo pelikula, bai Leidor Aretoan, baita Amasa-Villabonako Gurea Antzokian izango da ikusgai. La Infiltrada-k, Arantxaren istorioa kontatzen digu, ETA talde terroristarekin bukatu nahi duen polizia gaztea. Hori dela eta, Angelek, bere nagusiak, erakundean infiltratzeko misioa eskainiko dio, barrutik aurre egiteko. Urte batzuk ezker abertzalean sartuta eman ostean, ETA Arantxarekin jarriko da harremanetan, taldera bat egiteko. Gurea Antzokiako kasuan, larunabtean 19:30ean eta 22:00etan, igandean 19:30ean eta astelehenean 19:00ean iksuteko aukera egongo da. Leidor Aretoko kasuan, larunbat eta igandean 19:30ean, eta astelehenean 19:00ean.

Haurren zineman Buffalo Kids eta Transformers One pelikulak ditugu. Lehena Gurea Antzokian eskainiko dute larunbat eta igandean 17:00etan. Tom eta Mary bi anaia umezurtz dira, eta elkarrekin gainditu behar dituzte bizitzako zailtasunak. Bizitza berri baten bila, XIX. mendeko New Yorkeko portuan lehorreratuko dira, baina bapatean gutun bat iritsiko zaie, Kalifornian osaba abt dutela jakinaraziko diena. Bi haurrek tren batean polizoi gisa bidaiatzea erabakiko dute, mendebalde basati osoa zeharkatuz familia abten bila. Bidean, arrisku askorekin egingo dute topo; bidelapurren erasoekin batik bat.

Transformers One-en kasuan, Leidor Aretoan eskainiko da, igandean 17:00etan. Optimus Prime eta Megatronen jatorriaren istorioa da, inoiz kontatu ez dena. Cybertroneko patua betiko aldatu zuten arma-anaiak izatetik, etsai amorratuak izatera nola pasatu ziren kontatzen du filmak.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean