Aste honetako zinema karteldegiari Nuestro dia pelikulak emango dio hasiera, ostegunean 20:30ean Leidor Aretoan. Filmak Sangwon aktorearen eta Hong poetaren istorioa kontatzen du. Udako egun batean, Seulen, Sangwong, bere lagun mina eta bere katua bizi diren etxera joango da bizitzera. Bestalde, Hong, bakarrik bizi da eta bere katua hil egin da. Bakoitzak, bisita bat jasoko du: aktoreak 20 urteko emakume batena eta poetak, 30 urte inguruko gizon batena. Biek oso galdera serieoak erantzun beharko dituzte.
Larunbatean 19:00etan eta igandean 19:30ean Un desastre es para siempre filmaren txanda izango da. Las Vegasen esnatu dira Abby eta Travis gau ero bat igaro ondoren, ajearekin eta, ustekabean, ezkonduta. Beraz, ezagutzen ez diren edozein gazte ezkonberrik egingo luketena egiten dute: eztei-bidaian joan Mexikora, beraien lagun min eta familiarekin! Ezkontza hau egokitze zaien patua, ala beste hondamendi bat izango da?
Blanche Renardek Greg Lamoureux ezagutzen duenean, gizon egokia aurkitu duela uste du. Lotzen dituzten hariak azkar indartzen dira; pasiozko erlazio bat eraikiz . Bere beldurrak alde batera utzita, bere familia eta Rose, ahizpa bikia, alde batera utziko ditu Blanchek, bere burua ezagutu eta aurkitzeko asmoarekin, baina, pixkanaka, gizon posesibo eta arriskutsu baten atzaparretan harrapatuta dagoela konturatuko da. Hauxe da, Solo para mí filmak kontatzen diguna, larunbatean eta astelehenean 19:00etan ikusteko aukera izango dena.
Ateburu honetako haurren filma Liztor kapitaina izango da, igandean 17:00etan. Istorioa Avispatropolisen eta Eztiaren Erreinuan gertatzen da. Harmonian bizi dira abaraskan, Avispa kapitainak babestuta, baina euren etsai Jaques Poison liztorrak eta bere jarraitzaileek bake horrekin amaitu eta bi koloniez jabetzeko asmoa dute. Avispa kanpitainaren esku dago beretarrak kosta ahala kosta defendatzea, beti bezala, nobleziaz, justiziaz eta errugabetasunez.
Asteburu honetan Amasa-Villabonako Gurea Antzokia ere hasiko da zinema karteldegiarekin, Segundo premio filmarekin hain zuzen. Larunbatean 19:30ean eta 22:00etan eta igande eta astelehenean 19:30ean eskainiko da. Granadan, 90. hamarkadaren amaieran kokatzen da. Arte- eta kultura-eferbeszentzia betean, indie musikako talde batek bere unerik delikatuena bizi du: baxu-joleak banda alde batera uzten du musika munduan bere tokia bilatu nahaian, eta taldeko gitarrista auto-suntsiketa espiral batean murgilduta dago. Guzti hau gertatzen ari den bitartean, hirugarren diskoa idatzi eta grabatzeko prozesu zailari aurre egin beharko dio abeslariak. Inork ez daki disko horrek betiko aldatuko duela herrialde osoko musika eszena.