TAKeko harrobian izena eman nahi duenak hurrengo astean izango du aukera

Joanes Imaz Akizu 2024ko ira. 19a, 09:47

Astelehenetik ostiralera bitartean, 17:30etik 19:00etara izango da TAKen egoitzan apuntatzeko aukera.

2012tik aurrera jaiotako neska-mutilek izango dute bateletan izena emateko aukera. Horretarako TAKek zerkasusi azpian duen egoitzara gerturatu beharko da, astelehenetik ostiralera 17:30etik 19:00etara bitartean. Arraun munduan lehen pasosak eman eta kirol hau gertutik ezagutu asmo duten gaztetxoei izena eman eta klubeko kide izateko deia egin die Tolosaldeko Arraun Klubak. Izen ematen inguruan informazio gehiago nahi duenak eskura du taktolosa@gmail.com helbide elektronikoa.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA