Aste honetako zinema karteldegiari El Cielo Rojo pelikulak emango dio hasiera, ostegunean 20:30ean, zine forumean. Leon eta Felix, Itsaso Baltikoko opor-etxe batera joan dira egun batzuk pasatzera, sormen-proiektu bana amaitzeko asmoz, baina etxea neska gazte batekin eta haren maitalearekin partekatu behar dutela konturatzen dira bertan. Egoerak bere onetik aterako du Leon, eleberria amaitu nahi baitu, baina neskarekin liluratuta dago. Bien bitartean, sute handi batek inguratzen ditu.
Larunbatean, 19:30ean La virgen roja filmaren txanda izango da. Aurorak etorkizuneko emakumea izateko sortu eta hezi du Hildegart, eta 30. hamarkadan Espainiako garunik distiratsuenetako bat bilakatuko da, emakumezkoen sexualitateari buruzko lanetan Europako erreferente bat iztearekin abtera. 18 urterekin, ordea, Hildegarte askatasuna esperimentatzen hasiko da Abel Vilellaren laguntzaz, honek, emozioen mundu berri bat esploratzen eta amaren habitik aldentzen lagunduko baitio. Alabarengan duen kontrola galtzeko beldurrez, Aurorak, ahal duen guztia egingo du Hildegarti urruntzea galarazteko. Film hau, igandean 19:30ean eta astelehenan 19:00etan ikusteko aukera izango da baita ere.
Larunbatean, haur zinemaren txanda izango da, 17:00etan hain zuzen. Central Park-eko heroiak, Don Quixote, irudimen mugagabea duen txotxongilo iheslariaren eta DJ Doggy Dog, lagun bat behar duen pelutxe abandonaturen istorioa kontatzen du. Central Parken beren bideak gurutzatuko dira, New York hirian adiskidetasun abentura epiko bat izateko.