Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituko sei probatatik hiru eskualdean jokatuko dira

Joanes Imaz Akizu 2024ko ira. 10a, 13:09

Urriaren 19an Amasan izango da duatloia, azaroaren 16an Ibarran eta hurrengo larunabatean, azaroaren 23an, zirkuitua Adunako duatloirekin amaituko da.

Mendi duatloien zirkuitoa aurreko urteetan irailean hasi bada ere, aurtengo honetan, urriaren 5ean, urriko lehenengo larunbatean, jokatuko da aurreneko proba, Durangon ekingo zaio denboraldiari. Urriaren 12an Kanpezun izango da mendi duatloia, 19an, aurrez aipatu moduan, Amasan eta 26an Euskal Herriko Txapelketa jokatuko da Aian. Bi asteko atsedena hartu ondoren, Ibarrako (azaroak 16) eta Adunako (azaroak 23) probek itxiko dute aurtengo egutegia.

 

Izena eman nahi duenak dagoeneko badu lehenengo duatloian apuntatzeko aukera.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA