Tolosaldeak, bigarren denbora onena eginda, lortu du Kontxarako txartela

Joanes Imaz Akizu 2024ko abu. 30a, 11:50

Tolosaldea Kontxako Banderaren lehian izango da hurrengo bi igandeetan. Ostegun arratsaldean jokatutako sailkatze estropadan Arraun Lagunaken atzetik bigarren debora onena eginda lortu du Kontxarako txartela eskualdeko traineruak.

Lehia bizia izan da sailkatze estropadan, Arraun lagunakek 10:55ean geratu du kronoa, Tolosaldeak 11:02an. Bi traineru hauekin batera, Astillero, Chapela, Hibaika, Kaiku eta Orio ere sailkatu dira Kontxako Banderarako. Ezustekoen artean, dago Hondarribia, Ama Guadalupekoak ezin izan duela zazpi onenen artean sartu.

Sailkatze estropadaren ondoren egindako txanden zozketan eskualdeko traineruari bigarren estropadan lehiatzea tokatu zaio, parean izango ditu Arraun Lagunak, Hibaika eta Donostiarra. Lehenengo txandan Orio, Txapela, Kaiku eta Astillero arituko dira lehian.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA