Igandean jokatuko da T3T mendi maratoiaren bederatzigarren edizioa, 2015ean egin zen lehenengo aldiz eskualdeko hiru tontor nagusienak igarotzen dituen mendi lasterketa. Aurtengoan, orduan bezala, Ernio, Uzturre eta Erroizpe igaro beharko dituzte parte hartzaileek, orden horretan. Azken bi urteetan lasterketa alderantzizko noranzkoan egin bada ere, aurten jatorrizko ibilbidera itzultzeko erabakia hartu du antolakuntza taldeak.
Faboritoen zerrenda luzea
Igandean egingo diren probetan, beste behin, punta puntako korrikalariak batuko dira.Insasustik maratoia irabazteko hautagaien artean Oihana Zubillaga eta Nerea Amilibia batetik eta Hodei Lujanbio Iñigo Uribeetxbarria bestetik nabarmendu ditu. T2Tn Ibai Madina edo Laiane Arrospideren izenak dira nabarmendu beharrekoak.
Lasterketa luzea 8:45ean hasiko da Tolosako Triangulo plazan, lehen korrikalariak lau orduren buruan iristea aurreikusten da. T2Tren kasuan 9:30ean abiatuko dira parte-hartzaileak, 11:30etik aurrera hasiko dira lehen partaideak helmugaratzen. Korrikalariak ikustera joan nahi duenak ondorengo ordutegiak izan behar ditu kontuan:
ORDUTEGIAK T3T-T2T:
Tokia | Lehenengoa (T2T /T3T) | Azkena |
Tolosa | 8:45 /9:30 | 8:45 /9:30 |
Mendikute | 9:04 | 9:25 |
Ernio | 9:45 | 10:43 |
Zelatun | 9:55 | 11:00 |
Alkiza | 10:15 | 11:55 |
Irura | 11:39 | 12:45 |
Uzturre | 10:06 / 11:00 | 14:00 |
Belabieta | 10:20 / 11:15 | 14:30 |
Elduain | 10:45 / 11:45 | 15:45 |
Erroizpe | 11:15 / 11:10 | 16:30 |
Tolosa | 12:45 /11:30 | 17:45 |