Lauburu KEk, Patxi Renobalesek eta Naroa Garayaldek Gipuzkoako Futbol Federazioaren aitortza jaso dute

Erredakzioa 2024ko eka. 11a, 15:16

Gipuzkoako Futbol Federazioak Gipuzkoako Futbolaren Galaren hirugarren edizioa ospatu zuen ostiralean Oñatin. Bertan, III. Gipuzkoako Futbol Sariak banatu ziren, 2023/2024 denboraldian futbolean izandako ibilbide, lan edo jardueragatik garrantzia izan duten pertsona, klub eta erakundeei egin zitzaien aitortza.

Sarituen artean Lauburu KEko kadeteen "B" taldeak kiroltasun keinua saria jaso zuen, euskal ligako taldeak berriz, areto futboleko talde nabarmenduarenarena. Patxi Renobalesek alegiarrak Gipuzkoako futbolarentzat egindako lanagatik jaso zuen aitortza eta Naroa Garaialde tolosarrak, epaile nabarmenduaren saria jaso du.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA