Europako parlamenturako hauteskundeak 2024

EH Bilduk Irabazi ditu hauteskundeak Tolosaldean, baita EAEn ere

28 Kanala 2024ko eka. 10a, 11:32

Bigarren indarra EAJ izan da, eta PSE-EE hirugarren tokian geratu da.

EH Bilduk irabazi ditu Europako Parlamenturako hauteskundeak Tolosaldean. EH Bilduk, ERCk, BNGk eta Ara Mesek osatzen duten Orain Errepublikak koalizioak botoen % 48,8 bereganatu ditu eskualdean (8701 boto), 2019koetan baino % 5,05 gehiago. Atzetik geratu da CEUS koalizioan aurkeztu den EAJ, botoen %22,5arekin, duela bost urte baino 11 puntu gutxiagorekin. PSE-EE, berriz, hirugarren lekuan geratu da, botoen %16arekin.

EAEko kasuan, EH Bildu izan da irabazle baita ere,  botoen %26,4 lortuz (227.911 boto). Atzetik geratu da, puntu erdira, PSOE, botoen % 25,9rekin, duela bost urte baino ia 7 puntu gehiago. EAJ, berriz, hirugarren lekuan geratu da, botoen %22,4rekin.

Hori dela eta, Pernando Barrenak (EH Bildu), Idoia Mendiak (PSOE) eta Oihane Agirregoitiak (EAJ) eserlekua eskuratu dute Euroganberan. Barrenak errepikatu egingo du, eta beste biak lehen aldiz hartuko dute europarlamentari kargua.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA