Jasangarritasun Departamentuak bidezko trantsizio energetikoa sustatuko du Tolosaldean

Maider Navarro Alustiza 2024ko eka. 6a, 15:41

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak 550.000 € bideratuko ditu hainbat eskualdeetako energia-planak sustatzeko, pobrezia energetikoari aurre egiteko eta Gipuzkoako eskualdeetan eredu energetiko jasangarria sustatzeko.

Akordioaren helburua Gipuzkoako jasangarritasun energetikoaren estrategia zabaltzea da, eskualdeko energia-planak bultzatuz. Horretarako, eskualde bakoitzak 55.000 euroko ekarpen ekonomikoa jasoko du. Helburua da Gipuzkoako eskualde guztiek beren energia-plan propioa izatea, lurraldearen jasangarritasun energetikorantz aurrera egiteko, "Gipuzkoa Klima 2050" Klima Aldaketaren Gipuzkoako Estrategian ezarritako helburuekin bat etorriz.

Garapen-agentzia guztiek egindako ekintzak, funtsean, lau jardun-eremutan zentratzen dira:

  1. Energiaren arloko eskualdeko solaskidetza, udalekin koordinatuta.
  2. Energiaren arloko eskualde-plangintza eta -ekintza bultzatzea.
  3. Energiaren Eskualdeko Mahaiaren dinamizazioa.
  4. Gipuzkoako Energia Jasangarriaren eta Pobrezia Energetikoaren Lurralde Mahaian integratzea.

Eskualde bakoitzak, bere ekintza espezifikoak burutuko ditu. Tolosaldearen kasuan, enpresa txiki eta ertainei energia aurrezteko eta energia eraginkortasunerako neurriak ezartzen lagunduko die.

Hitzarmen horien helburua jasangarritasun energetikoko estrategia komun bat bultzatzea dela adierazi du Foru Aldundiak, eredu energetiko jasangarri bati begira jartzeko. Gipuzkoako gizartearen pobrezia energetikoa murriztu eta prebenitzea lortu nahi dute, jendeari mendekotasun energetiko murriztuz eta CO2 emisioen maila gero eta txikiagoak ahalbidetuz.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean